BILBOKO UDALAK OSASUNKOMUNITARIOKO HIRU ELKARTE ETA ENRIQUESARACHO PSIKIATRA SARITU DITU OSASUNARENMUNDUKO EGUNEAN

logo arnasa sin fondo

Publicado por Arnasa

7 Abr, 2025

BILBOKO UDALAK OSASUN KOMUNITARIOKO HIRU ELKARTE ETA ENRIQUESARACHO PSIKIATRA SARITU DITU OSASUNARENMUNDUKO EGUNEAN

Bilboko Udalak bat egin du gaur Osasunaren Munduko Egunarekin, non Osasunaren Mundu Erakundeak aukeratutako «Hasiera osasungarriak, etorkizuneko itxaropentsuak» lelopean ospatu baita aurten, mundu osoan.

Testuinguru honetan, Bilboko 156 elkartek osasunaren arloan egiten duten lana ikusarazi eta eskertu nahi izan du Udalak, bai eta kolektibo horietan aktiboki parte hartzen duten dozenaka pertsonaren lana ere. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Álvaro Pérez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak gidatu dute ekitaldia.

Sarien XIV. edizioa izan da hauxe, eta, aurten, 1994tik sexu- eta genero-aniztasunaren arloan lan egiten duen Aldarte Elkarteak, Arnasa Bizkaia Elkarteak eta jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez inklusioan aritzen den irabazi-asmorik gabeko GaituzSport erakundeak jaso dute saria, bai eta Enrique Saracho psikiatrak ere (Saracho psikodraman aditua da, eta izen oso ona du. Bizkaiko adikzioen arloko baliabide soziosanitarioetako profesionalen artean).

Omenaldi horren bidez, Udalak, beste behin ere, osasun komunitarioarekin duen konpromisoa berresten du.

 Sarituetako elkarteetako bat, Arnasa Bizkaia izan da, Fibrosi Kistikoa duten pertsonen eta haien senide edo zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea helburu duelako.

Te puede interesar…

Punto ARNASA en Irún

Punto ARNASA el día 7 de septiembre en Irún El día 8 de septiembre, desde las 11:00 hasta las 14:00, estaremos en el...

Leer más

0 comentarios

Política de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia  posible.

La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Tienes toda la información en nuestra página de Política de Privacidad y Política de Cookies