ONDARROAKO HERRIA SARITU DUTE FIBROSI KISTIKOA

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

8 Ots, 2016
Fibrosi-kistikoaren-nazioarteko-Eguna

ONDARROAKO HERRIA SARITU DUTE FIBROSI KISTIKOA.

Euskadiko Fibrosi Kistikoaren elkarteko zuzendaritzak jakitera eman duenez, Ondarroako herria saritzea erabaki dute, “fibrosi kistikoa dutenen etorkizun oparoago bat lortzeko borrokan emandako bere etengabeko babesagatik”. Sariari dagokionez, elkarteak mota honetako aitorpena egiten duten lehen aldia da.

Elkarteak, gutun baten bidez sariaren berri eman dio Ondarroako Udalari. Sariak, hain zuzen ere, gaixotasuna dutenen eskubideen defentsan, zabalkundean eta babesean laguntzen duten pertsona edota erakundeen lana ezagutzera ematea aitortzen ditu.

Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Egunean, irailaren 8an, hainbat ondarrutar batu ziren Musika Plazan, Arnasa Gipuzkoako fibrosi kistikoaren kamiseta soinean

Noemi Uribe eta Aitzol Etxaniz Arnasa elkarteko kideak pozik jaso dute berria.

Uribek HITZAri azaldu ahal izan duenez, azarotik zekiten sariaren berri. “Azaroan urtero egiten dugun biltzarra ospatu genuen Gurutzetako ospitalean, eta amaieran, presidenteak nabarmendu zuen hemendik aurrera elkartea sariak banatzen hasiko zela. Duda barik, lehen saria Ondarroari eman behar zitzaiola adierazi zuen presidenteak, eta gu zeharo harrituta geratu ginen”.

Mota honetako sariak banatzea oso positibotzat jo du Uribek. “Horrelako ekimenek aurrera jarraitzeko indarra ematen digute, eta egiten ari garen ahaleginak ere aitortzen ditu. Egia esan, herrian egin ditugun ekimen guztietan herritarrengandik oso erantzun ona jaso dugu beti”.

Herritarrak beti laguntzeko prest agertu direla ere nabarmendu du Uribek. Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Egunean, esaterako, Arnasa elkarteko kamisetagaz argazkiak bidaltzeko eskatu zuten, eta argazki asko jaso zituztela aipatu du.

HITZA:http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/02/03/ondarroako-herria-saritu-dute-fibrosi-kistikoa-dutenen-eskubideen-defentsan-egindako-lanagatik/

Interesgarria izan daiteke

0 Comments