943 327 239 - Móvil - 648128445 - Paseo Zarategi 100 - 20015 Donostia fqeuskadi@gmail.com

Elikatze egoera oso garrantzitsua da FK duten erien biziraupenerako

Biriketako eritasunaren pronostikoan eragiten duela frogatu da eta haurtzaroan, hazkuntzan ere eragiten du.
Horregatik, eri hauei funtsezko helburua zaie elikatze egoera eta hazkuntza normalak lortzea

ELIKADURA

vegetables-29063__180

Elikadura onak biriketako infekzioen arriskua gutxitzen du.

Fibrosi kistikoarekinOSASUNTSU MANTENTZEKO ELIKADURA ZAINDUZ bizi behar da. Elikadura ona funtsezkoa da, horregatik, dieta orekatua, kaloria askokoa behar da. Horrek gorputza osasuntsuago mantentzen eta infekzioei aurrea hartzen laguntzen du

vitaminas-peqqueñas

Bitaminak 

 Bitaminak zure gorputzari hazten eta infekzioei aurre egiten laguntzeko  behar dituzu. Fibrosi kistikoa dutenek bitamina gehiago behar duteorokorrean osasuntsu mantentzeko.

aquadek

Mineralak

bezalaxe, mineralek ere laguntzen dute normal hazten eta osasuntsu mantentzen.

KREON

Entzimak

 Birikek muki lodi eta lirdingatsua egiten duten bezala, pankreak ere muki lodia egiten du eta horrek digestio onerako behar diren entzimak askatzea eragozten du.
Fibrosi kistikoa duten gehienek behar dituzte entzima pankreatikoak hartu janariekin, digestioa egiteko eta elikagaiak bereganatzeko.

vitaminas-peqquenas
Bitaminak zure gorputzari hazten eta infekzioei aurre egiten laguntzeko behar dituzu. Fibrosi kistikoa dutenek bitamina gehiago behar dute orokorrean osasuntsu mantentzeko.

A bitaminak zeregin handiak ditu osasunari loturik.

eta zeregin nagusia hezurrak, larruazala eta hortz-haginak ongi osatzen eta ongi mantentzen laguntzea du; hartara, giza organismoan erabat ezinbestekoa
A bitamina, retinol izenaz ere ezagun, bitamina lipodisolbagarria  eta zeregin nagusia hezurrak, larruazala eta hortz-haginak ongi osatzen eta ongi mantentzen laguntzea du; hartara, giza organismoan erabat ezinbestekoa

Infekzioei aurre egiten eta hestea osasuntsu mantentzen laguntzen du ere.

A BITAMINARI BURUZKO GUZTIA

D bitaminak hezurrak eta hortz-haginak osatzen eta azkar mantentzen laguntzen du.

Ez bada D bitamina aski, hezurrak mehe eta hauskor bilaka daitezke. FK duten eriek hezur arazoak dituzte. Horregatik da garrantzitsu jakitea zenbat D bitamina hartu behar den egunero.

D bitamina lipodisolbagarria da eta elikagaietatik kaltzioa eta fosforoa hartzearen ardura du

Oso ohikoa da FK duten eriek D bitamina eskas izatea.

D bitaminaren eskasiaren arrazoiak:

  • D bitamina aski ez hartzea
  • Gutxiago bereganatzea, gutxiagotasun pankreatikoagatik
  • Gibeleko hidroxilazioan asaldurak gertatzea
  • D bitamina garraiatzen duen proteina eskastea
  • Eguzkitan gutxiago izateagatik sintesia eskastea.

D BITAMINAZ MINTZA GAITEZEN

GUZTIA D BITAMINARI BURUZ

E bitamina antioxidatzaile bat da, hau da, konposatuak gorputzean oxigenoarekin konbinatzetik babesten ditu. .

E bitamina, Tocoferol ere deitua, lipodisolbagarria da eta organismoan elikagai askoren bidez sartzen da.Organismoan zeregin oso garrantzitsuak ditu, hala nola ugalkortasuna eta ehunen osaketa.

Lipodisolbagarria denez, E bitamina olio eta gantzetan urtzen da eta gantz askodun elikagaiak janez hartzen da.Lipodisolbagarriak diren bitaminak gorputzean pilatzen dira eta, hartara, ez dira egunero hartu behar.Aitzitik, gehiegi hartzea kaltegarri gerta daiteke.E bitamina gibelean eta organismoaren ehun adiposoetan pilatzen da.

GUZTIA E BITAMINARI BURUZ

K bitamina odola gatzatzen duen zereginagatik da ezagun. Hezurrak osasuntsu mantentzen laguntzen du ere.

K bitamina, fitomenadiona ere deitua, gantzetan disolbatzen diren bitaminen taldekoa da, hau da, lipodisolbagarriak diren bitaminen taldekoa.

Fitomenadiona bitaminak subdibisio natural bat du K1ean edo filokinona, organismoan barazki berdeak, gibela eta barazki olioak janez sartzen zaigu, eta K2 edo menakinona den beste bat, organismoan hestean kokaturik diren bakterioen bidez sortzen dena.

GUZTIA K BITAMINARI BURUZ K

aquadek
Bitaminak bezala, mineralek ere hazkuntza normala, osasun ona eta funtzioa mantentzen laguntzen dute.
Kaltzioafuntsezko elementua da hezurrak eta hortz-haginak azkartzen eta nerbioak eta giharrak mantentzen Esnekietan eta zenbait barazki berdetan dago. Kaltzio osagarriak ere eskuragarri daude.

Burdina funtsezko elementua da, gorputzak ezin du bere kabuz sortu. Odol zeluletan, burdinak eramaten du oxigenoa biriketatik gorputz osora

Sodio kloruroak gatz ere deituak, zeregin garrantzitsua du gorputzeko likidoen orekarako.
FK duten eriek eritasun hori ez dutenek baino gatz gehiago galtzen dutenez izerdiaren bidez, elikagai gaziagoak jan behar dituzte, batez ere eguraldi bero eta hezea denean.

Zinkak zeregin garrantzitsuak ditu egunero gorputzean, hazkuntzan eta jangaleari loturikoak.

kreon

 

Pankreak ere muki lodia egiten du eta muki horrek ez du egoki digeritzeko behar diren entzimak askatzen uzten.


Fibrosi kistikoa duten gehienek zerbait jatearekin batera entzima pankreatikoak hartu behar dituzte, elikagaiak digeritu eta bereganatzen laguntzeko.

Entzimek janariak hesteetan digeritzen eta elikagaiak bereganatzen laguntzen dute eta, hartara, gorputza osasunean mantentzen.

Entzima kopuru egokia hartzea garrantzitsua da, horretarako nutrizionistari galdetu behar zaio zenbat hartu behar den zehazki.

Kapsulatan datoz, digestio entzimak dauzkaten bolatxo moduko batzuekinBolatxoek duten estaldurak aukera ematen du perlak heste meharrean disolba daitezen.
Entzima digestiboak heste meharrean askatu eta elikagaiak digeritzen laguntzen dute . Entzimak hartu eta ordubetera edo hasten dira eragiten.

Karbohidratoak eta proteinak bereganatzen eta gantzak digeritzen laguntzen dute. (kaloriak ematen dituzten elikagaien hiru herenak)

Pizu osasuntsua lortzen eta mantentzen etafuntsezko elikagaiak, hala nola bitaminak eta mineralak, bereganatzen laguntzen dute ere.

Fibrosi kistikoa dutenen %80 edo %90ek entzima pankreatiko osagarriak hartzen dituztedesnutrizioari aurrea hartzeko eta bitamina eskasia ez izateko, bai eta hesteetako sintomak kontrolatzeko ere.

Hau berri libre dago: Español

¿En qué podemos ayudarte?