943 327 239 - Móvil - 648128445 - Paseo Zarategi 100 - 20015 Donostia fqeuskadi@gmail.com

ANTIBIOTERAPIA

Antibioterapia Fibrosi Kistikoaren pronostiko hoberako eragile nagusietako bat izan da.

Bronkioetako infekzio kronikoaren nola infekzioen gaizkiagotzearen aurka erabiltzen da

ANTIBIOTERAPIA

Antibioterapia Fibrosi Kistikoaren pronostiko hoberako eragile nagusietako bat izan da.

Bronkioetako infekzio kronikoaren nola infekzioen gaizkiagotzearen aurka erabiltzen da

ANTIBIOTERAPIAK INFEKZIOEI AURKA EGITEN LAGUNTZEN DU

GARRANTZITSUA DA ZIKLOAK OSOKI BETETZEA

injection-medicamentos-pequenos

Medikuak botikak agin ditzake birikak garbi mantetzeko, infekzioei aurrea hartu edo aurka egiteko, bai eta, batzuetan, eritasunaren azpiko kausa zuzentzen laguntzeko ere.Tratamendu luzeetarako, Portacath balia daiteke.

INFEKZIO KRONIKOAK

Bronkioetako infekzio kroniko edo kolonizaziotzat hartzen da mikroorganismo bat gutxienik hiru karkaxa hazkuntzatan agertzea sei hilabeteko epean.
Bronkioetan Pseudomonas aeruginosaren infekzio kronikoa dutenen kasuan, antibiotikozko aerosolterapiak, epe luzean, pertsona estabilizatzea lortzen du, gaizkiagotzeen agerraldiak murrizten ditu eta biriken funtzionamendua hobetzen du.

Bronkioetan Pseudomonas aeruginosaren infekzio kronikoa dutenen kasuan, antibiotikozko aerosolterapiak, epe luzean, pertsona estabilizatzea lortzen du, gaizkiagotzeen agerraldiak murrizten ditu eta biriken funtzionamendua hobetzen du. Beste patogenoek sortutako bronkioetako infekzio kronikoaren kasuan ez da aski ziurtatu administratze horren eragina.

GUZTIENTZAKO JARRAIBIDEAK FK-KO BIRIKETAKO INFEKZIOETARAKO ANTIBIOTIKO GUZTIETAN

    • Botika eta tratamendu orok gure neumologoak edo mediku espezialistak agindua behar du izan.
    •  Lehen-lehena karkaxaren hazkuntza egitea da, infekzioa zein bakteriok eragiten duen jakiteko, bai eta zein antibiotiko den egokiena eta nola hartu behar den, zeren pertsona batzuek bakterio batek edo bestek kolonizaturik izan baitaitezke eta antibiotiko zenbait hobe edo okerrago jasan baitezakete
    • Alderdi horiek guztiak eta infekzioaren indarra kontuan hartuz aginduko zaio bakoitzari tratamendua, bai eta hartzeko modua eta iraupena ere.

Infekzio horietako gehienak trata daitezke, baina larritasunaren arabera, tratamendu bat edo beste egin beharko da, arnasturik, irentsiz, IV zain barneko ziztadaz edo langarreztaturik,

urgencias medicas300x211

 

MANUAL DE URGENCIAS

Arnas gaizkiagotze arin edo ertainak antibiotikoen bidez tratatzean, ahal den guztietan, aho bidezko tratamenduak eta espektro zabaleko antibiotikoak behar dira erabili, gehienetan bi asteko ziklotan, karkaxan gehien agertu diren mikroorganismoen gainean eraginez.

Arnas gaizkiagotze larrien kasuan, zain barneko ziztada bidezko tratamendua egin behar da, patogenoaren sentiberatasunaren araberako botika edo botikak baliatuz. Zain barneko bidea erabiliko da ere aho bidezko antibiotikoei erresistentziarik bada edo eraginkor ez badira.

Arnasturiko antibiotikoak sakon sartzen dira biriketako airebideetan

Horietako batzuk Pseudomona aeruginosa duten FK erien arnaste sintomak hobetzeko erabiltzen dira.
Erabilienak Cayston, tobramicina eta abar dira, 28 eguneko zikloetan.

Batzuetan txandakatzen dira, bakterioaren arabera eta eriaren egoeraren arabera.
Tobramicina, esate baterako, langargailuz hartu ohi da.

ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIA

Bereziki garrantzitsua da antibiotikoak medikuak agindu bezalaxe hartzea, baita infekzioaren sintomak jadanik desagertu badira ere. Hala egin ezean, gerta daiteke oraindik geratzen diren bakterioak antibiotikoei erresistente bilakatzea eta horrek tratatzeko gaitzago bilakatuko ditu.

Antibiotikoei erresistente diren infekzioak egiazko arazoa da FK erientzat eta, denborak aurrera egin ahala, tratatzeko aukerak murriz ditzakete..

ERAGINKORTASUNA ETA GERTA DAITEZKEEN ALBO ONDORIOAK

Antibiotikoak tratamendua hasi eta 48-72 ordutan hasi ohi dira eragina izaten.

  • Zeinahi botikak, antibiotikoek ere, eragin dezake albo ondorioren bat.
  • Albo ondorioren bat edota sentsazio arraroren bat somatuz gero, medikuari esan behar zaio.
  • Mediku taldeak erabakiko du ea ondorioen larriak tratamendua gelditzea edo murriztea ekarri behar duen

LANGARGAILUAK, EGITEKOAK ETA ERABILERA

LIKIDOAK AEROSOL BILAKATZEN DITUZTEN GAILUAK DIRA

  • Langargailuen egitekoa botikak langar xehe moduan ematea da, aurpegi maskaren bidez edo aho mutur batez arnasgarriago izan daitezen.
  • Gailu horiek konpresore bat dute eta hari egokituriko langargailua.
  • Balia daitezke hala antibiotikoekin nola mukolitiko bronkio-zabaltzaileekin eta birusen kontrakoekin

ERABAILI AURRETIK, ERIAK ESKUAK ONGI GARBITU BEHAR DITU BAKTERIOZKO EDO BESTELAKO KUTSADURARIK GERTA EZ DADIN.

ERABILI ONDOREN, OSO GARRANTZI HANDIKOA DA LANGARGAILUA ONGI GARBITZEA, EKOIZLEAK ETA TEKNIKARI ESPEZIALISTAK EMAN AHOLKUEI JARRAIKIZ

GEHIEN ERABILTZEN DIRENAK

Eflow-Rapid

I-NEB

KALYDECO Ivacaftor

Kalydeco botikak ivacaftor izeneko osagai aktiboa dauka.

 Pilula moldean (150 mg) edo pikortaturik (50 mg eta 75 mg), zorrotan, dator.
Kalydeco Kalydeco erabilgarri da fibrosi kistikoa tratatzeko bi urte edo hortik gorako erietan
fibrosi kistikoaren transmintzaren konduktantzia erregulatzen duen proteinaren (CFTR) genean gerta daitezkeen bederatzi mutazioetako bat dutenean.
Honako mutazio hauek dira
G551D, G1244E, G1349D, G178R, G551S, S1251N, S1255P, S549N y S549R
(hobiaren mutazio izenaz ere ezagunak).
Kalydeco erabiltzen da fibrosi kistikoa duten 18 urtetik gorako eriak tratatzeko, CTFR genean R117H mutazioa dutenean ere.

INFORMAZIO OSOA

ORKAMBI Lumacaftor/Ivacaftor

Orkambi botika fibrosi kistikoaren tratamenduan erabiltzen da

F508del izeneko mutazio genetikoa duten 12 urte eta hortik gorako adineko erien kasuan.
Mutazio horrek mukien eta digestio urinen ekoizpena erregulatzeko fibrosi kistikoaren transmintzaren konduktantziaren erregulatzaile (CFTR) izeneko proteinaren geneari eragiten dio.
Orkambi Orkambi botika mutazioa aitarengandik eta amarengandik heredatu duten eriekin erabiltzen da, hau da, mutazioa CFTR genearen bi kopietan ageri duten eriekin.

Oraingoz, Europan erabili badaiteke ere, ez da Espainian erabiltzea baimendu

  • 2016ko urrian, orain dela zenbait egun, Estatu Batuetako Vertex Pharmaceuticals konpainiak hango FDA agentzia arautzailearen baimena jaso du Orkambi -lumacaftor/ivacaftor fibrosi kistikoa duten eta F508del mutazioaren bi kopiak dituzten 6-11 urte arteko haurrekin erabiltzeko

 INFORMAZIO OSOA

Hau berri libre dago: Español