DONOSTI BERRI TXIRRINDULARI ESKOLAK BAT EGIN DU FIBROSI KISTIKOAREN KAUSAREKIN

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

3 Mar, 2016

DONOSTI BERRI TXIRRINDULARI ESKOLAK BAT EGIN DU FIBROSI KISTIKOAREN KAUSAREKIN.

Kontxako Badian eta udaberriko eguzkipean, Donosti Berri Txirrindulari Eskolako kategoriek euskal errepideetan eramango dituzten ekipazioak aurkeztu zituzten. Aurten, gainera, ekipazio hauen bitartez Arnasak fibrosi kistikoa duten afektatuen bizitza-kalitatea hobetzeko zabaltzen duen mezua barreiatzen lagunduko dute.

Egun Donostian dagoen txirrindularitza eskola bakarra da Donosti Berri eta benjaminetatik jubeniletara 35 txirrindulari ditu. Klubak txirrindulariak hezten lagundu nahi du, baina batez ere pertsona langileak eta gizartearekin konprometituak heztea du helburu. Proiektuak urte honetan babesle berriak izango ditu, Construcciones Víctor Alvaro eta Silam, aurretik gure laguntzaile ziren Fullgas Sport Nutrition, Bizipoza, Orbea-Jaia Bicicletas, Fidenet Comunicación, Zirauna Sport eta Kilirekin bat eginez.

Klubetik igarotzen diren gazteak parte diren gizartearekiko konprometituak egoteak taldearentzat duten garrantzia azpimarratzeko, Donosti Berri Txirrindulari Eskolak aportazio xumea egin nahi izan du Gipuzkoako Fibrosi Kistikoarekin eta Arnasarekin kolaboratuz.

Fibrosi kistikoa osasun arazo larria da, gaixotasun kroniko eta hereditarioa. Gaixotasun degeneratiboa da, batik bat birika eta digestio-aparatuari eragiten diona. Fibrosi kistikoa duten gaixoek elikadura orekatua eduki behar dute, eta kirol asko egin eta atseden hartu gaixotasuna kontrolpean izateko.

Ohiturak, horiek guztiak, txirrindularitzarekin bat doazenak. Bizi-itxaropena nabarmenki luzatu da gaixotasunaren fisiopatalogiaren ezagutzari eta pertsona hauei eskainitako tratamendu multidisziplinarrari esker.

equipo ciclista1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Interesgarria izan daiteke

0 Comments