943 327 239 - Móvil - 648128445 - Paseo Zarategi 100 - 20015 Donostia fqeuskadi@gmail.com

ARNAS FISIOTERAPIA

Mukiak ateratzeko lagungarri da

Muki horiek FK dutenek maiz dituzten arnas infekzioen eragile dira

 

ARNAS FISIOTERAPIA

Mukiak ateratzeko lagungarri da
Muki horiek FK dutenek maiz dituzten arnas infekzioen eragile dira

 

FISIOTERAPIA EGUNERO EGITEAK BIRIKAK GARBI MANTENTZEN DIZKIZU

EGUNERO EGIN BEHAR DA

fisio1015568_960_720

Arnas Fisioterapia eskuzko teknika zenbaiten eta arnas ariketa zenbaiten bidez egiten da, bronkioetako jariakinak drainatzen eta ateratzen laguntzeko.
Mukiak biriketan pilatzeak ekar ditzakeen arazoak eta infekzioak eragozten ditugu horrela.

Funtsezkoa zaio fibrosi kistikoa duen orori, ñinietatik helduetaraino.
Egunero egin behar da.

  1. Pertsona orok jariatzen ditu mukiak biriketan. Muki horrek arnasbideak lubrikatu eta garbitzen ditu, germenak harrapatzen baititu eta gero, epitelio zelulen zilioen mugimenduen bidez eta karkaxen bidez, kanpora bidaliak dira.
  2. FK dutenen kasuan, muki hori lodiegia da eta arnasbideak buxatzen ditu; horrek arnas ahala murrizten du.
  3. Arnas fisioterapiaren egitekoa, fibrosi kistikoaren tratamendu gisa, arnasbideak jariakinez garbi mantentzea da, aireztapena hobetzea, airebideen jarkikortasuna gutxitzea, aireztapen arazoak zuzentzea, etab.
  4. Arnas fisioterapia FK duten erien funtsezko eta nahitaezko tratamenduetako bat da; eri hauek osasuna hobetzeko dituzten tratamenduen % 80aren hobetzea lortzen dute horren bidez.

Gaur egun, eri bakoitzari egokituriko terapia erabili ohi da adina eta eritasunaren maila kontuan hartuz, besteak beste. Erregularki egin behar da, egunero; gehienetan egunean behin baino gehiagotan.


AURRETIKO AHOLKUAK

Arnas fisioterapia eritasunaren diagnostikoa jasotzen den unean hasi eta bizitza osoan egin behar du eriak
Espezializatua den fisioterapeutaren egitekoa funtsezkoa da, hark erakusten baitizkie teknikak, hasiera batean senideei eta, gero, eriari berari.

Fisioterapeutak aldian behin ikuskatu behar du fisioterapiaren jarduna, teknikak berraztertuz, eriarengan eta senideengan jarduteko gogoa sustatuz eta senideak parte hartzera gonbidatuz.

Fisioterapia FK gaitzaren tratamendu orokorraren zati garrantzitsua da eta beste tratamenduekin batera egin behar da, eraginkorren gerta dadin.
Langarreztaturiko tratamendu antibiotikoa hartzen ari denak fisioterapia jardunaren ondoren hartu behar du, antibiotikoak arnasbideak garbi, mukirik gabe, aurki ditzan.
erpurua-ok

pulgar-ok

1-Serum fisiologikoa (edo ADNasa) langarreztaturik hartzea, mukia likidotzeko.
2-  Arnas Fisioterapia
3 –Antibiotikoa langarreztaturik hartzea.

GARRANTZITSUA DA AHOLKU HAUEK HITZEZ HITZ BETETZEA TRATAMENDUAK ERAGIN OSOA UKAN DEZAN


FISIOA BULARREKO UMEENTZAT ETA UME TXIKIENTZAT

 Behin diagnostikoa baieztatua izan denean, eritasun honen tratamendua eta haur txikien arnas aparatuaren egiturazko eta funtzionamenduzko berezitasunak bereziki ezagutzen dituen fisioterapeuta trebatu batek ikusi behar du eria.Fisioterapeuta horrek aldian behin erakutsi beharko dizkie senideei garbiketa teknikak eta fisioterapia tratamenduaren beste zenbait alderdi

Arnas teknika horiek egunean behin egin behar dira, eritasunaren egoneko faseetan, eta egunean hiru aldiz arte eritasunaren gaizkiagotze faseetan, bularreko umeen kasuan, janaritik 2 orduko tartearekin gutxienez.

Adin horretan,teknikak erabat pasibo izango dira, baina ahal bezain laster jolasa sartu beharko dugu (18-24 hilabete). Adin horietako umeen ezaugarriak hartu beharko ditugu kontuan, hala nola jolaserako, imitaziorako eta ikasteko dituzten gaitasunak.

Tratamendura lotzea laguntzeko, fisioterapia jolas moduan bizi behar du ume txikiak, bere bizitzaren parte bezala eta ahal bezain laster sartu behar da jarduera hori familiaren egunerokoan;.
senide guztiek behar dute parte hartu eta ez da inoiz zigor moduan bizi behar.
Zenbat eta lehenago ekarri fisioterapia haurraren eta familia osoaren egunerokora, errazago izango da aritzea eta haurrari gutxiago kostatuko zaio egitea.
Gurasoek tratamenduarekin erakutsiko duten jarrerak haurrarenean eragingo du; uste betean aritu behar dugu eta ez betebehar bat betetzeagatik.

Teknika gehienak arnasketan oinarritzen dira. Hatsematearen ezaugarriak eta abiadura aldatzen dute, jariakinak arnasbide urrunenetatik hurbilenetara ekartzeko..

Bronkioetako jariakinak kanpora eztiki atera beharko ditugu, handiturik diren bronkioak ez buxatzeko. Ume txikiaren kasuan, pasiboki lortuko dugu hori, pertsona helduaren eskuek ñiniaren bularrean eztiki pusatuz eta haurraren arnasketa aldatuz

Hainbat teknika dugu eta erosoen zaiguna erabil dezakegu, errazena eta haurrari eramangarrien zaiona ere, noski.

ESKUZKO TEKNIKAK

Bibrazioak: Besoko gihar guztiak uzkurtuz sortzen diren energia uhinak dira; bibrazio horiek, eskuen bitartez, haurraren bularraldera transmititzen dira, mukiaren ezaugarriak aldatzeko asmoz. Aritzean, hatsemate tekniken modukoak dira.

Bularraldeko pusatzeak: saihetsetako mugimenduak pasiboki kontrolatzeko eta arnasketan eragiteko bularraren gainean eskuen bitartez egiten diren indarrak dira. Kontuz aritu behar dugu eta haurraren adinaren arabera egokitu.

Sabelaldeko pusatzeak: diafragmaren mugimenduak pasiboki kontrolatzeko eta arnasketan eragiteko sabelaldearen gainean eskuen bitartez egiten diren indarrak dira.

Ez ditugu egin behar haurrak jan duenetik 2 ordu pasa arte. Kontuz aritu behar dugu eta haurraren adinaren arabera egokitu; gainera, pusatze hauekin, errefluxu gastroesofagikoa lagun dezakegu ume txikiengan.

Eztula suspertzea::eztula arnas aparatuaren defentsa sistemaren parte den mekanismo erreflexua da. Batzuetan, ume txikiekin, on izan daiteke eztula eginaraztea, hatsemate behartu gisa, arnasbideetako mukia atera baitezake
Eztula eragitea soilik berez eztul egiteko gai ez diren haurrekin erabiliko dugu. Trakean eztiki pusatuko dugu, lepoaren erdian, haurrak hatsartu ondoren; horrek eztul eraginkorra eragingo du, baldin eta mukia jadanik trakean bada.

Drainatze Autogeno Lagundua: Eskuak ñiniaren bularraldean jarri eta haren arnasketa eztiki eta pixkanaka kontrolatzen joan. Jariakinak arnasbide urrunenetik hurbilenetara ekartzen joateko moduan egokitzen dugu arnasketa. Hau da, jariakinak dauden lekuaren araberako arnasketa funtzionalaren maila bilatzen dugu.
Hasteko, bi eskuak haurraren bularraldean jartzen ditugu, airea biriketan nola banatzen den eta arnas mugimenduak hautematen ditugu; gero, ezti-eztiki eta poliki-poliki, arnas bolumena laburtzen joaten gara; hatsematea burrunbatsuagoa egiten dela nabarituko dugu eta zertxobait aktiboagoa; nabari dezakegu ere askatzen doazen jariakinen bibrazioak eta, poliki-poliki, mugi daitezen, lehengo arnas bolumenetara itzuliko gara; horrenbestez, haurrak eztul egingo du, seguruenik. Ez da, inolaz ere, zakar aritu behar. 
Pilota handi batetan eserita bagara, sortzen den kulunkatzea balia dezakegu ñiniaren arnasketa hobetzeko eta lasaitasuna ekartzeko.

Ez da azkarki pusatu behar, bronkioak kalte baititzakegu eta kontrako ondorioak ekarri.

Putz egiteko jolasak:

XABOI BURBUILAK, KONFETI PAPERTXOAK, LASTOTXO BATEZ BURBUILAK EGITEA, ETAB.

Hobe da lehenbailehen hastea, izan ere, haurrak 12 hilabeterekin has daiteke putz egiten, baina biriketako bolumenak ez zaizkio 18 hilabete bete arte modu eraginkorrean handitukoPixkanaka ikasten du haurrak, bere erritmoan, bere gaitasunaren arabera eta helduen abileziaren eta saiatze mailaren arabera. Haurra txiki den bitartean lankidetzarako denbora tarte eskaserako gai da, baina, adinarekin batera, gaitasun hori handitzen joango zaio.

Ahal den bezain laster, jardun fisikoa erantsiko dugu; jauzi oholean jauzi egitea, igeriketa, txirrinda… eta saiatuko gara astean hiru aldiz gutxienez 30 minutuz ari dadin. Haurrak nahiago dituen ariketei kasu egin behar diegu, gaizkiagotzeetan, gelditu, eta gero, pixkanaka berriro hasi; hotz, haize edo bero gehiegi egiten duen egunetan ez egin.

VÍDEO TÉCNICAS PARA MENORES DE DOS AÑOS


ARNAS FISIOTERAPIA HAUR HANDIENTZAT, GAZTEENTZAT ETA HELDUENTZAT

 
Badakigu arnas fisioterapia dela birikak egoera onean mantentzeko ditugun terapia tresna eraginkorrenetako bat. Haur partehartzaileen, nerabeen eta helduen kasuan, fisioterapia are eta garrantzitsuagoa da, andeatze aurreratuak eta jariakin gehiago sortzeak lan handiago eta eraginkorragoa eskatzen baitute.

Fibrosi kistikoa tratatzeko azken joerek diote airea ahal beste lekutara hel dadin lagunduko duten ariketak behar ditugula egin lehen-lehenik, ahal beste bronkio aireztatuz, gaur egun guztiz argi baita mukia mugiarazteko eragile nagusia airea pasatzea dela.

Gero, hatsemate ariketak egin behar dira, airea poliki atereaz eta urrunen diren jariakinak eramanez. Horren ondoren, hatsemate ariketak aire maila ertaina atereaz egin ditzakegu eta, azkenik, sustaturiko eztularen teknika balia dezakegu.
Airea oso laster ateratzen duten hatsemate ariketak, FU modukoak edo, egoera berezi batzuetan izan daitezke interesgarri eta orduan soilik erabiliko ditugu.

1 -birika, ahoz gora, albo batera, eserita eta zutik. Es una técnica que consiste en realizar respiraciones utilizando el músculo diafragma en todo su re corrido. La inspiración se realizará por la nariz, descenderá el diafragma, y veremos una salida del abdomen hacia anterior, después se expulsa el aire por la boca a la vez que se introduce el abdomen.

El ritmo debe ser lento y la respiración profunda. El objetivo de la técnica es múltiple, desde conseguir concentración y relajación hasta una ventilación localizada de las bases pulmonares. Se practica en varias posiciones de manera que tenga influencia en varias zonas del pulmón, estas son, boca arriba, de lado, sentado y de pie.

2- Bularraldea zabaltzeko ariketak:
Arnas fisioterapiako teknika garrantzitsuenetako bat da; funtsezkoa da airea birika osora heltzea, mukia eraman dezan. Subjektua jarrera egokian jarri behar da, albeoloak ahal beste ireki daitezen.
Sudurretik hatsartu, besoa altxatzeaz batera -horrek saihetsak zabaltzen lagunduko du- eta gero hatseman, besoa jaistearekin batera. Birika ahal beste betetzeko helburua du teknika honek. Eraginkorki aritzeko, eragin nahi dugun aldearen kontrako aldera etzanik kokatuko gara. Hatsartzea bururatzean, hiru bat segundutako pausa komeni da.

3- Gidaturiko Bularralde Aireztapena: Teknika hau biriketako toki jakinetara heltzeko lan molde berezituagoa da.
Birikalde bat bereziki zabaltzen da teknika honekin. Oso eraginkorra da, baina gida batekin ikasi behar da eta eriak gutxieneko gaitasun batzuk behar ditu. FK duten helduek, mugimendua nabaritzeko, eskuak alde horretan jartzen dute edota larruazalaren tenkatasuna somatzen.

4– Hatsemate jarioa pixkanaka emendatzea.
Lehenik, sudurretik hatsartu eta gero, ahotik hatseman, glotisa zabalik, airea poliki eta lasai atereaz. Hainbat jarreratan egin daiteke eta bermaturik den birikako jariakinak mugiarazten ditu. Teknika honen helburua sakonen den mukia ateratzea da.
5-Hatsemate jarioa handizka emendatzea:
Lehenik, sudurretik hatsartu eta gero, ahotik hatseman, glotisa zabalik, indar zertxobaitekin, airea laster batean ateratzeko moduan. Eserita egitea komeni du.

HELDUENTZAT DRAINATZE AUTOGENO (bideoa)


FISIOTERAPIA EGITEKO TRESNAK

Fisioterapiaren osagarri dira; oso baliagarriak dira; bakoitzak zeregin berezia du eta adinen arabera erabiltzen dira.

  1. PUSATZE, HATSEMATE POSITIBOKO GAILUAK DIRA
Finkoak izan daitezke ( pepmask )edo mugigarriak, hala nola flutterra, sustagailua eta cornet

aeosol

Gainerako langargailuak eta aerosolak (Eflow rapid etab.) antibioterapia atalean antibioterapia

flutter fisioterapia

 

Pipa itxurako gailutxo honek altzairuzko bolatxo bat dauka; hatsemate jarioarekin, bolatxoak dardara egin eta jarioa eteten du, aldizka-aldizka, eta ahotik beheko airebideetara doan dardarizoa sortzen du.

NOLA ERABILI

Eria eroso eser dadila, hatsartze sakona egin dezala eta 2-3 segunduko apnea eta gero, flutterretik hatseman dezala. Altzairuzko bolatxoak egiten duen erresistentziak hatsartze presio positiboa sortzen du eta piparen muturrean dardaratuz, aldizka buxatzen du hatsematea eta dardarizoa transmititzen du; dardaratze horren maiztasuna eriak berak alda dezake. Erabilerraza da, baina fisioterapeuta baten azalpenak behar dira.

acapella fisioterapia

Pipa itxurako gailutxo hau zeinahi jarreratan erabil daiteke; hartara, halako gailuekin hasten diren haurrentzat erabilerrazagoa da.Aldizka-aldizka buxatzen du hatsemate jarioa eta ahotik beheko airebideetara transmititzen den dardarizoa sortzen du. Flutterean ez bezala, presioa geuk erregula dezakegu, atzean duen gurpiltxo batez.

GAILU GUZTIEK BIRIKETARA SARTZEN UZTEN DUGUN AIREA HEDATZEN DUTE, AIREBIDEAK HETSI EZ DAITEZEN ETA MUKIAK ARINAGOAK BILAKATZEKO ETA, HARTARA, ERRAZAGO ATERA DITZAGUN

NOLA ERABILI

Eria eroso eser dadila, hatsartze sakona egin dezala eta 2-3 segunduko apnea eta gero, Acapellatik hatseman dezala. Erregulatu dugunaren araberako hatsemate presio positiboa sortzen da. Erabilerraza da, baina fisioterapeuta baten azalpenak behar dira.

pepmask-bebe

Batez ere ñiniekin erabili ohi da; aho-sudurra estaltzen dituen maskara moduko bat da; eriak hortik normalki hatsemango du eta guk, zirkuitura loturik den manometro baten bidez, sortzen den presioa kontrolatzen dugu.

inincentivador-fisioterapia

Tresna horrekin, gehienezko hatsartzeak egin eta apnea llabur batean hatsartzeari eutsi, eta gero, hatsemate pasibo mantsoa. Haur txikienetan, barrea eta negarra baliatzen dira.

Hau berri libre dago: Español