Pseudomonasei aurre egiteko inhalatutako antibiotikoak segurtasuna erakusten du aurretiko saiakuntzan

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

12 Urt, 2023
bacteria

Spexis konpainiak iragarri du Pseudomonas aeruginosa bakterioa tratatzeko arnastutako antibiotiko berri bat garatzeko prozesuan daudela. Bakterio honek, Fibrosi Kistikoan ematen diren biriketako infekzioen eragile nagusia da.

Boluntario osasuntsuen lehen entsegua egin zen, eta segurtasun-profil ona erakutsi zuen.

“Gure murepavadina inhalatuaren lehen datu klinikoak itxaropentsuak dira. Biriketako infekzio larriei, Fibrosi Kistikoa duten pertsonek pairatzen dituztenak barne, aurre egiteko tratamendu eraginkorragoak eta seguruagoak eskaintzen ari gara, “, esan du Juergen Froehlichek, Spexiseko zuzendari medikoak.

 

Pseudomonen aurkako tratamenduen garapena Fibrosi Kistikoan

iMPV izeneko terapiak murepavadina antibiotikoa du, ahotik arnasteko diseinatutako formulazio batean.

Antibiotiko honek, FKa duten heldu gehienak infektatzen dituen bakterio hau hil dezake. Spexisen arabera, iMPVk frogatu du eraginkorra dela erabilera arrunteko beste antibiotiko askorekiko erresistenteak diren P. aeruginosaren anduien aurka.

1. faseko saiakuntza iMPVren segurtasuna eta propietate farmakologikoak probatzeko egin zen, guztira 39 boluntario osasuntsuek parte hartu zuten.

Saiakuntzaren segurtasun-datuek iMPV ondo toleratua izan dela agerian utzi dute: parte-hartzaile guztiek osatu zuten dosi bakarraren inhalazioa, eta ez zen egon arnasketa-bideen narritaduraren edo birika-funtzioaren aldaketen zeinu kliniko nabarmenik. Bizi-zeinuak eta laborategiko datuak ere maila normaletan zeuden, eta ez ziren dokumentatu tratamenduarekin lotutako albo-ondorio larriak.

Spexisen arabera, frogatutako dosirik handienean eta iMPV arnastu eta 24 ordura, parte-hartzaileen biriketako murepavadina antibiotikoaren mailak P. aeruginosaren %90ren hazkuntza eragotziko zuen kontzentraziotik gora zeuden.

Jatorrizko albistea

Beste albiste batzuk: Arnastutako nanopartikulek biriketako CFTRa sortzen lagun dezakete, ikerketa baten arabera

Interesgarria izan daiteke

0 Comments