Eguberriak alaiak eta distiratsuak ez direnean

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

15 Abe, 2022
navidad

Gabonetako denboraldia erronka estresagarria izan daiteke FK duten familientzat

Gauero, gure alaba jaioberrien zainketa intentsiboetako unitatean (UCIN) zaindu ondoren etxera iristen nintzenean, gure posta sailkatzen nuen. Gabon sasoia hurbiltzen ari zen heinean, Gabonetako txartelak jasotzen hasi nintzen bata bestearen atzetik. Bertan agertzen ziren elkarrekin zeuden familia irribarretsuek nabarmendu zuten nire familia bananduta zegoela.  Semean etxean izan genuen festetan, alaba bere bizitzagatik ospitalean borrokan zegoelarik. Gabonetako txartel bat ikusten nuen bakoitzean haserretzen nintzen, eta hauek irekitzeari utzi nion.

Haserre hori Gabonetako denboraldiari berez dagokion presioak elikatu zuen. Etxean seme zaharrago bat genuenez, Gabonetako ospakizun tipikoetan parte hartzera behartuta sentitu nintzen. Poztasun gutxi nuen sentitu urte hartako oporretan.

Gure alaba babesten

Gaur egun, urte sasoi honek kezka multzo ezberdin bat dakar Gabonetako denboraldian ospitaletik kanpo egoten saiatzen garen bitartean. Fibrosi Kistikoarekin bizi garen familiok arriskuak aztertu eta neurri “extra” batzuk hartu beharra ditugu.

Nire alaba helduagoa eta kontzienteagoa da, honek lan gehiago eginarazten dit ospitalea saihesteko. Arnas birusak neguan iristen dira bere puntu gorenera, eta horrek oporrak nola eta norekin igaroko ditugun erabakitzeko hautu zailak hartzera behartzen gaitu.

Horregatik, FKak ekartzen duen isolamenduak astunagoa dirudi urte sasoi honetan, elkarrekin egotea eta ospatzea azpimarratzen denean. Sarritan, osasuntsu egoteko saiakeran, jarduera eta ekitaldiak galtzen ditugu. Gure alaba, askotan, gaixorik egoten da, eta oporretako irteerak debekatzen dituen arnas-tratamendu gehiago jasotzen ditu. Batzuetan, beste guztien gainetik bide segurua aukeratu behar izaten dugu.

Baina gure alabaren lehen Esker Emate Eguna, Gabonak eta Urte Berria Zainketa Berezien Unitatean igaro ondoren, ospitaletik kanpo familian igarotzen den edozein festa ospakizun nahikoa da niretzat. Familia bakar batek ere ez luke ospitalean oporrak igaro behar.

Ospitalean egun garrantzitsuak igarotzen ari direnentzat, gogoratu ez dagoela jai egunak igarotzeko modu egokirik. Jai giroan egoteko gogorik ez baduzu, ez behartu zure burua jaiak ospatzera edo beste une baterako birprogramatu. Ospitaleko zure gela apaindu nahi baduzu, egin ezazu. Gakoa da nola sentitzen zaren errespetatzea eta ez uztea inoren Gabonetako itxaropenek nola sentitzen zaren eragiteari. Azken batean, oporrek gauzak perspektiban jarri behar dituzte benetan garrantzitsua dena erakusteko.

Jennifer Chamberlain, Cystic Fibrosis News Today webgunean

Testu originala

Interesgarria izan daiteke

0 Comments