Jose Manuel Nogera Bartzelonako 37. Maratoia bukatzen saiatuko da.

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

24 Mar, 2015

Jose Manuel Nogera Bartzelonako 37. Maratoia bukatzen saiatuko da.
Datorren martxoaren 15ean korrikalari talde batek maratoia egiten lagunduko dio Jose Manuel Nogerari. FK duen neskato baten aita dugu bera,

Nogeraren helburua Bartzelonako “37. Zurich Marató” bukatzea izango da. Bere lehenengo erresistentzia froga izango da hau.

Ekintza honekin, Jose Manuelek Fibrosi Kistikoa ezagutaraztea lortu nahi du, 42 korrikalariko talde bat eginez, eta biltzen den dirua FKaren ikerkuntzarako izango da, berak azaldu duen bezala:

Denok dakigun bezala, ariketa fisikoa garrantzitsua da osasun fisiko eta mental on bat edukitzeko

“IGO SOFATIK ETA ADIBIDE ON BAT EMAN ZURE ALABARI”

“Eta mendira joaten hasi ginen, igeriketa egitera, bizikletaz ibilbide luzeak egitera… Honek kirola gure eguneroko bizitzan egoten lagundu digu modu naturalean; gainera aukera izan dugu jende talde bat ezagutzeko, balio handiko pertsonak direnak guretzat.

Beraz, hor gabiltza, egutegiko frogarik garrantzitsuenetariko bat prestatzen, Bartzelonako “37. Zurich Marató” Europan lehenengo 10en artean kontsideratua dagoena.

Plataforma perfektu bat izango da, non milaka pertsonek “Fibrosi Kistikoa” korrikalari talde bat ikusteko aukera izango duten. Askok infomatzeko kuriositatea izango dute eta beste askok “ Nik ezagutzen dut F.Ka duen pertsona bat…” esango dute.

Hortaz, ezagutzen baduzue inor horrelako “korrikalari zoro” bat izan daitekena eta froga honetan parte hartzeko gogoa daukana, nirekin harremanetan jar dadila eta talde honetara etorri.

Talde honen helburua “Proposatuz gero dena da posible”, besterik ez da.

Azkenez, mezu itxaropentsu bat bidali nahi diet: paziente, familia eta lagunei.

Askok uste dugu momentu honetan ikerketa fase on batean gaudela eta “Tunelaren bukaerako argia” pixkanaka ikusten hasi garela. Horregatik, oraintxe, inoiz baino gehiago denok batera egon behar gara, gure elkarteak babestuz eta, ahaztu gabe, gure medikuak. Hauen itzaleko lan handiak emaitza onak ematen dizkigulako.

Besarkada bat,

Jose Manuel Noguera.

“Fibrosi Kistikoagatik korri egin” erronkaren antolatzailea.

https://www.facebook.com/BCN2015xFQCAT

http://www.migranodearena.org/es/reto/4319/marato-bcn2015-x-fq-cat/

Interesgarria izan daiteke

0 Comments