SEPARen proiektu berria : Pausuz pausu zure kabuz.

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

14 Mar, 2015

SEPARen proiektu berria : “ Pausuz pausu zure kabuz”.

SEPARek martxan jartzen du “Pausuz pausu zure kabuz” proiektua. Bere helburu nagusiena, arnasketa arazoak dituzten gaixo kronikoei ariketa fisikoa egiten  laguntzea eta animatzea da. 37 ibilbide ezbardin eginez, Espainiako herrialde ezberdinetatik.

Espainiako Neumologia eta Zirugia Torazikoaren Elkarteak ipini du martxan “Pausuz pausu zure kabuz” ekimena, Novartisen laguntzarekin eta SEPAR 2014/2015 paziente kronikoen eta etxeko arnasketa terapien urteak bultzatuta. Ekimen honen helburua da etxean oxigenoa erabiltzen dutenak eta arnas paziente kronikoak ariketa fisikoa egitera animatzea, horrek euren bizi kalitatean eragin oso ona duelako.

“Pausuz pausu zure kabuz” Espainiako herrialde ezberdinetan zehar egiteko 37 ibilbidez osatua dago. Ibilbide bakoitza, herrialde horietako arnasketa arazoak dituzten gaixo kronikoen profesionalek eginikoa da. Ibilbide bakoitza “ERC” duten gaixoei edo “ TRD” tratamenduak dituzten pazienteei egokituta daude.

Ibilbide bakoitzean zailtasun maila zehazten da, gaixoak beretzat egokiena den ibilbidea aukeratzeko, bere gaixotasunaren zorroztasuna kontutan hartuz. Horrela, maldaren azala deskribatuko da, baita egin beharreko distantzia edo eta, ibilbidearen hasierara heltzeko era ere.

Ibilbide bakoitzak aurkitu ditzakegun zerbitzu ezberdinen informazioa ematen du, hau da, komunak non dauden, tabernak (oxigeno iturriak berriz kargatzeko entxufeen erabilpena), atseden lekuak, baita ere ibilbidearen mapa bat ere.

Ibilbide guztiak ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, SEPARen web orrian “www.separpaseos.com”.

Proiektu oso interesgarri bat da, ibilbideak jende guztiarentzako eginak daude, atseginak, errazak dira, zure hirian aurkitu ditzakezulako.

Espero dugu ibilbide hauek lagunduko dutela kontzientziatzeko, eta aktiboa izateak zure bizi kalitatea zaintzeko daukan garrantziaz ohartzeko.

 

Interesgarria izan daiteke

0 Comments