FIBROSI KISTIKOA ESKOLAN

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

9 Urr, 2014

Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak, eskola adinean dauden umeek medikuek agindutako tratamenduak eskoletan jasotzeko aukera izatearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Tratamendu hauek ezinbestekoak dira egunerokotasunean euren bizi kalitatea mantendu ahal izateko, pankreatikoentzat entzimak hartzea bezala (Jatorduetan, ezinbestekoak koipeak asimilatu eta digestioa egin ahal izateko)

Eskola eta familien arteko ulerkortasun falta sumatu den zenbait kasurekin aurkitu gara (Jangela orduetan umeen arduradun diren irakasleak)

Ondorioz, Elkartetik, kontu honetan bitartekari lanak egin nahi ditugu, eta guraso, eta bereziki irakasleei Fibrosi Kistikaren inguruko informazioa eskaini, zer den, tratamenduak nolakoak diren, nola den gaixo baten eguneroko bizitza…

Konturatzen gara tratamendu eta informazio hauek eskoletara helarazteko ardura gurasoena dela, baina horretarako uste dugu garrantzitsua dela eskolak prestutasuna erakustea umeak tratamenduak eskola orduetan jasotzen dituela egiaztatzea.

Hezkuntza bezain garrantzitsua da haurrek behar dituzten tratamenduak jasotzea, izan ere hauek gabe umeak ezingo du mantendu bere heziketa jarraitzeko beharrezko bizi kalitatea.

Hau guztiagatik, aipatutako informazioa eskaintzen dizuegu, eta zuen esanetara geratzen gara edozein zalantza argitu ahal izateko.

 

ZER DA FIBROSI KISTIKOA

Fibrosi Kistikoa osasun arazo larriak eragiten dituen gaixotasun kroniko eta hereditarioa da. Endekapenezko gaixotasuna da, batez ere birika eta digestio aparatuari eragiten diona.

Gaixotasuna kontrolpean edukitzeko, Fibrosi Kistikoa duten pertsonek etengabeko zaintza behar dute, birika eta digestio aparatuko konplikazioei aurre egiteko tratamenduekin, aldizkako mediku kontrol eta ingurukoen denbora osoko dedikazioarekin. Bai familia kide zein eskolako irakasleen laguntzarekin, ordu asko pasatzen dituzte bertan eta beraz garrantzitsua da irakasleen inplikazioa.

Tratamendua: Fibrosi Kistikoaren tratamendua hiru zutabe orokorretan oinarritzen da: Elikadura orekatu bat lortzea, infekzio eta inflamazioen aurkako botikak erabiltzea eta terapia fisikoa erregularki egitea, Terapia fisikoa arnas fisioterapia, torax-eko muskulatura indartzeko ariketak eta kirola praktikatzean oinarritzen da.

Sintomak: Gaixotasun honen sintoma esanguratsuenak, azalaren zapore gazia, arnas aparatuko arazoak, pisu falta eta digestio aparatuko arazoak.

 

Bideo hauek modu simple eta atsegin batean azaltzen dute zer den Fibrosi Kistikoa (FQ modu laburtuan)

BIDEOA, FQ ELKARTEA

BIDEO ANIMATUA FQ-RI BURUZ

 

 

 

 

Adeitasunez

Oscar Padura

FQ Euskadiko Lehendakaria

Interesgarria izan daiteke

0 Comments