Fibrosi Kistikoaren Espainiako Federazioak bere lehen Berdintasun Plana onartu du, lan-eremuan aukera-berdintasuna bultzatzeko

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

8 Ots, 2023
patron mujeres

Fibrosi Kistikoaren Espainiako Federazioa 2022an zehar lanean aritu da bere lehen Berdintasun Plana ezartzeko. Plan horren helburua  lan eremuan aukera berdintasuna bultzatzea da.

Horretarako, Fibrosi Kistikoko Espainiako Gizarte Langileen taldeak (GETS-FQ)  lantalde bat sortu du hainbat autonomia erkidegotako profesionalekin. Lantalde horrek erakundearen analisi diagnostikoa egin du, kuantitatiboa zein kualitatiboa. Analisi horren emaitzak oinarri izan dira aurkitutako desorekak zuzentzeko eta  aukera berdintasunaren aldeko jarraibide orokor batzuk ezartzeko.

Planaren helburua giza baliabideen kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna bermatzea da, langileen arteko berdintasuna sustatuz, erakundean aurrez hautemandako desorekak murriztuz eta etorkizunean egon daitezkeen desorekak prebenituz.

Helburu horri jarraituz, planak 7 lan esparru ditu:

  1.  Antolaketa-kultura eta berdintasunaren aldeko konpromisoa.
  2.  Sarbidea eta hautaketa prozesua.
  3.  Lan-baldintzak eta langileen kudeaketa.
  4. Sustapen profesionala.
  5. Formakuntza.
  6. Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzeko eskubidea.
  7. Jazarpen morala, sexuala eta/edo sexuagatiko jazarpena prebenitzea.

FEFQak Berdintasun Batzorde bat sortu du, langileek zein zuzendaritza-batzordeak osatua, planaren jarraipena eta berrikuspena aurrera eramateko. Batzorde hau 2023tik 2026ra egongo da martxan, eta FK elkarte-mugimendu osorako eredu izan nahi du.

Era berean, Jazarpen Morala, Sexuala eta/edo Sexuagatiko Jazarpena Prebenitzeko Aktuazio Protokoloa sortu eta onartu da. Protokolo horren helburua lan ingurunean jazarpena ematea prebenitzea eta, gertatuko balitz, arazoa tratatzeko eta zuzentzeko prozedura egokiak daudela ziurtatzea da.

 

JATORRIZKO ALBISTEA

Interesgarria izan daiteke

0 Comments