943 327 239 - Móvil - 648128445 - Paseo Zarategi 100 - 20015 Donostia fqeuskadi@gmail.com

2015EKO AZKUE LITERATUR SARITUEN ARTEAN FIBROSI KISTIKOA DAUKAN PERTSONA BAT.

2015eko Azkue Literatura Sariak banatu diztuzte Euskaltzaindiak eta BBKk

azkue1 txikia

Gaur, martxoaren 15ean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan 2015eko Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dituzte Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak.

Bi erakundeok antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.

Sariok Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Adolfo Arejita Iker sailburuak eman dituzte.

Hauek dira 2015eko saridunak:

A MAILAko sariak:

Narrazioa

Lehen saria: Itsasoari begira. Egilea: Edurne Bastida Larrea (Azpeitia – Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua

Bigarren saria: Obsesioa. Egilea: Naia Aiestaran Iparragirre (Beasain – Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Joxemari Urrestarazu

Hirugarren saria: Bizitzaren margoak. Egilea: Elene Etxaniz Uribe (Ondarroa – Bizkaia). Ondarroako Zubi Zahar ikastola. Irakaslea: Noemi Uribe

Olerkia

Lehen saria: Hareazko erlojua. Egilea: Naroa Muñoz Olaizola (Azpeitia – Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua

Bigarren saria: Barkamenaren hazia. Egilea: June Manjarrés Castro (Oiartzun – Gipuzkoa). Oiartzungo Haurtzaro ikastola. Irakaslea: Maider Lekuona

Hirugarren saria: Haizearen xuxurla. Egilea: Edurne Bastida Larrea (Azpeitia – Gipuzkoa). Azpeitiko Urola ikastola. Irakaslea: Mikel Sarasua

B MAILAko sariak:

Narrazioa

Lehen saria: Isiltasunean lagun. Egilea: Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna (Pasai Antxo – Gipuzkoa). Pasaia-Lezo Lizeoa. Irakaslea: Julen Ezkurdia

Bigarren saria: Gezurra. Egilea: Maddi Aiestaran Iparragirre (Beasain – Gipuzkoa). Beasaingo Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Joxemari Urrestarazu

Hirugarren saria: Hitzez sortutako bidaia. Egilea: Zuriñe Ruiz Muruzabal (Pasai Antxo – Gipuzkoa). Pasaia-Lezo Lizeoa. Irakaslea: Julen Ezkurdia

Olerkia

Lehen saria: Hitzak hots. Egilea: Idoia Granizo Uribarrena (Altsasu – Nafarroa). Altsasuko Bigarren Hezkuntzako Institutua (BHI). Irakaslea: Ekaitz Goikoetxea

Bigarren saria: Tonalitate bakarra. Egilea: Irene Nogueira Ureña (Legutio – Araba). Duranako Ikasbidea Ikastola. Irakaslea: Itsaso Azkarraga

Hirugarren saria: Heldutasuneranzko bidean. Egilea: Saioa Ventura Iturralde (Eugi (Esteribar) – Nafarroa). Burlatako Askatasuna Ikastetxea.

Epaimahaikoak

Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko pertsona adituek osatu dituzte epaimahaiak, betiere Euskaltzaindiak izendatuta. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:

A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni

B mailan: Miren Billelabeitia, Amaia Jauregizar eta Jabier Rojo Cobos.

EUSKADIKO FIBROSI KISTIKOAREN ELKARTETIK ZORIONDU SARITU GUZTIAK, ETA BEREZIKI ELENE ETXANIZ URIBE, BERAK EGINDAKO AHALEGINAGATIK .

FIBROSI KISTIKOA ETA ESKOLAKO BIZITZA NORMALIZATZEN ETA UZTARTZEN EREDU IZAN DELAKO.

 

Hau berri libre dago: Español

JORNADA FQ EUSKADI 2017 "DANDO ALIENTO A LOS BESOS SALADOS"Toda la información