Jonatan Fernández. Ironman erdia Fibrosi Kistikoarekin.

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

4 Mai, 2023
jonatan_fernandez

Jonatan Fernándezek (33 urte) mugarri historiko bat lortu du: Ironman erdi bat egin du Fibrosi Kistikoarekin. “El viaje de un FQ” proiektuaren sortzailea eta “Cromosoma 7/24, visible lo invisible” dokumentalaren protagonista ere bada. Harekin hitz egin dugu prozesua eta esperientzia nolakoa izan den jakiteko.

 

– Kaixo Jonatan, lehenik eta behin, zorionak! Nola sentitzen zara erronka bete ondoren?

Bada, oraindik ez naiz konturatzen lortutakoaz, erronka amaitu eta ordu batzuetara post bat idatzi nuen nire sare sozialetan, eta hauxe besterik ez nuen buruan: “FKarekin Ironman erdi bat hostia da!”.

– Zehazki, ze motatako triatloia zen?

Triatloiaren barruan distantzia ezberdinak daude. Olinpikoa da ezagunena: 1.500 m igeri, 40 km bizikleta eta 10 km korrika. Distantzia horretatik behera, Sprint modalitatea dago (750 m – 20 km – 5 km), hots, aurreko erronkarako egin nuen distantzia, doku-an ikus daitekeena.

Oraingoan, ordea, jauzi handiagoa egin nahi nuen, eta Sprint distantziatik Half distantziara edo “Ironman erdia” izenaz ezagunagoa den, distantzia batera pasa nahi zuen: 1900 m igeriketan, 90 km bizikletan eta 21 km korrika.

– Nola prestatu zara proba hau egiteko? Zenbat denbora daramazu horretarako prestatzen?

Hau da zatirik gogorrena, lasterketa-eguna aurretik landutako guztiaren amaiera besterik ez da. Proba hau 4 hilabete baino gehixeago daramat prestatzen (lehengo base osoarekin). Astean 6 entrenamendu-egun, batzutan 7 egun ere, gutxi gorabehera astean 12 ordu entrenamendu egiten ziren.

– Zure egoera kontuan hartuta, zer neurri berezi hartu dituzu erronka honetarako?

Beno, erronka eromena bat iruditu daiteke, eta agian izango da jajaja, baina eromenaren barruan beti egon behar da kordura, eta hori nire entrenatzaileak, nutrizionistak, elkarteko psikologoak eta talde medikoak jartzen zuten. Erronka horretan denbora ez ezik, ekonomikoki ere ahalegin handia izan da nire osasuna kaltetua ez izateko, eta oso pozik nago espero genuen bezala atera baita dena.

– Uste duzu modulatzaileak, Kaftrioa esaterako, funtsezkoak izango zirela helburu horretara iristeko?

Kaftrioa hartzeko aukerarekin oso eskertuta nago, eta oso lagungarria izan da erronka hau zailtasun handirik gabe betetzeko, baina ez dezagun ahaztu urte batean 4 triatloiko erronka bat bete nuela, modulatzailerik hartu gabe. Jakina, oraintxe bertan ez dut inondik ere aldatzen Kaftrioa, nire bizi-kalitatea askoz handiagoa da pre-kaftrioarena baino.

– Ironman erdi hau osatzeko motibazio pertsonalaz gain, helburu sozial argia ere badu, ezta?

Helburua ikusezina ikusgarri egitea da, FQ duten pertsonei egiten diegun kirolaren bidez, bizimodu osasungarria sustatzea eta norbere mugak hausten joatea. Beti esan izan dut bakoitzak bere mugak dituela, eta paseo bat ematera ateratzean haustea ere badela, txalotzekoa ere bada eta. Garrantzitsuena mugitzea da!

– Zer esango zenieke a priori ezinezkoa den erronkaren bat bete nahi duten eta zure egoera berean dauden pertsonei?

A priori ezinezko erronka bat bilatzen duzunean, hori lortzen lagunduko dizuten profesionalez inguratu behar zara, horretarako daude! Jakin motibaziorik gabeko egunak iritsi egiten direla, entrenatu diren egun horiek balio bikoitza dutela, eta toaila egun batean bota dezakezula, baina hurrengo egunean jaso egiten duzula izerdia garbitzeko. Norbaitek esango dizu ez duela merezi edo ez duzula behar. Egia esan, arrazoia izan dezakete, baina zure helburua bada eta konstantea bazara… ez dute zure motibazioa eta ilusioarekin bukatuko.

– Eta orain zer? Zein da zure hurrengo erronka?

Nire burua motibazio bizia mantenduko duten erronkak bilatzen ari da etengabe; beraz, maiatzaren 20an Poza de la sal-en ikusiko dugu, mendiko duatloi batean. Modalitate berria da niretzat, eta nire erosotasun-eremutik aterako nau. Baina… 5h28min kostatu zitzaidan Ironman erdia, denbora hori jaits dezakedala uste duzue? Jajaja.

BILBOKO IRONMAN ERDIAN IKUSIKO GARA IRAILAREN 30EAN!

Hitzaldi hau amaitu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet ekarpen ekonomiko eta materialen bidez, baita beren lan-denbora inbertituta ere, erronka hori posible egin duten kolaboratzaileei! MILA ESKER.

Eta ezin dut nire eskudel leialaz ahaztu, eta ez bere abizenagatik, Jose Vicente Escudero, fiquirunners kirol-klubeko presidentea, eta 45 urte zituenean fibrosi kistikoarekin Ironman erdiaren helmuga gurutzatzea ere lortu zuena! Eredu bikaina.

Ezer ez galtzeko, jarraitu Jonatan-i bere sare sozialetan @ELVIAJEDEUNFQ.

Aurreko albistea: FDAk (AEB) Trikafta onartu du, gutxienez F508del mutazioaren edo mutazio zehatz batzuen kopia bat duten 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments