Joan zen hilean, Martxoaren 27tik 29ra, Burgosen Fibrosi Kistikoaren Federazio Espainiarraren Jaurnaldia ospatu zen.

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

14 Api, 2015

Joan zen hilean, Martxoaren 27tik 29ra, Burgosen Fibrosi Kistikoaren Federazio Espainiarraren Jaurnaldia ospatu zen.

Ermitas Enriquez izan zen han zeuden nazio osoko 47 pertsonetatik Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea ordezkatu zuena.

Jardunaldia 27an hasi zen Gaixotasun Arraroen estatuko etxean afari batekin.

Agenda hainbat gai izan zituen buru:

– PROIEKTU ERAKARGARRIAK ETA FINANTZIAZIO ITURRIAK
– FK FUNDAZIOA
– PAZIENTEEN KUDEAKETA PLATAFORMA
– HELDUENTZAKO TAILERRAK
– FIBROSI KISTIKOAREN EGUN NAZIONALA APIRILAK 22 (EKINTZAK ETA GAKOA)
– FK TERAPIAK (SENDAGAI BERRIAK ETA TRATAMENDUAK)
– SKYPE BIDEZKO SOLASALDIA SOLÉ DOKTOREAREKIN (ETORKIZUN HANDIA ETA OSABIDE BERRIEI BURUZ HITZ EGITEN BESTE GAI BATZUEN ARTEAN)

Ermitas Enriquez eta joan ziren parte hartzaileen ustez, jardunaldia oso interesgarria eta ulerkorra izan zen Fibrosi Kistikoaren esparruan, beste elkarteen lana eta lan antolaketa ezagutzeaz gain, gaixoak eta familiak ezagutu ahal zenuelako.

Informazio guztia orriaren PDFtik jaitsi dezakezue.

[wpfilebase tag=file id=17 /]
Eskerrik asko Fibrosi Kistikoaren Federazio Espainiarrari txostena egiteagatik.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments