Galizia Jaioberrien behaketa murriztea pentsatzen ari da.

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

10 Api, 2015

Galizia Jaioberrien behaketa murriztea pentsatzen ari da.

Ez ezazue arriskuan jarri Galiziako gaixotasunen detektatze sistema, hau da Galiziako elkarteak Change.org sinadura plataformaren bidez eskatu dutena.
Gernu-behaketa moztea eta Galiziako Programaren Jaioberri Behaketaren zein gaixotasun aztertuko diren mugatzea nahi du Xunta de Galicia. Ez dute bakarrik gaixotasunak 40tik 12ra murriztu nahi, gainera, horrek, gastua areagotuko du. Horregatik erabaki hau gelditzea eskatzen dugu.
Kostuak moztu eta gaixotasun arraroak garaiz ez badira detektatzen, denbora batera kalte egin lezake pertsonengan. Horrek aurrerantzean gaixotasun horiek tratatzeko gastua areagotuko luke.

Galiziako Programa bitxia eta heterodoxoa da, baina eraginkorra, mundu mailan oso Programa gutxik erabiltzen dute gernua eta odol laginak batera eta horrela egiteak ez du programa garestitzen eta kasu askotan aurre diagnosia ziurtatuz. Aurrezpena gastu eta denboran lortzen dute honela eginez. Gainera, gaixotasun asko errazago detektatzen dira gernuan odolean baino.
Ez dago jaioberri behaketa programa moztu nahi duen autonomia-erkidegorik eta ez du Galiziak egin behar,

gastua aurrezten eraginkortasun gehiago lortzen da. Ez ezazue galiziarrei kendu esfortzuz eta beste leku batzuetan jarri ez duten oztopoen gainetik pasa duten pertsona arduradun askoren eskubideak eta defenda itzazu foruetan eta Nazioarteko Osasun Sistemaren Kontseiluan.
Hori guztiagatik, Xuntari eskatzen diogu ez kentzea gernu azterketa ezta Galiziako Jaioberrien Behaketa Programaren gaixotasunak murriztea.
Gure elkartetik Jaioberrien Behaketaren gastuak ez murrizteko eskaeraren alde gaude, orduan detektatutako gaixotasunak (Fibrosi Kistikoa eta beste askoren kasuan) kontrol hobea eta garapen hobea izaten baitute.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.