Espainiako Fibrosi Kistikoaren Federazioaren lehiaketa “Pulmonito bidaiari”

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

21 Eka, 2015

Espainiako Fibrosi Kistikoaren Federazioaren lehiaketa “Pulmonito bidaiari”

Parte hartu “Pulmonito bidaiari” lehiaketan
Irabazleak produktu solidarioz osatutako kit bat lortuko du.
Oporrak berriro datozela eta, Espainiako Fibrosi Kistikoaren Federazioak “Pulmonito bidaiari” lehiaketa antolatu du.
Parte har dezakezu oporretan joan zaren lekuan argazki bat atera eta bidalita, hori bai, Pulmonito agertu behar da. Bidali dezakezu fqprensa@hotmail.com posta helbidera lehiaketaren izena idatziz eta honako datuekin.
Argazkia atera den lekua, parte hartzailearen izena, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
Jasotzen ditugun argazki guztiak “Pulmonito la mascota de Fibrosis Quistica” Facebook orrialdera igoko ditugu, “Concurso – Pulmonito se va de viaje” albumean hain zuzen ere. Eta “Atsegin” gehiago lortzen dituen argazkiak Fibrosi Kistikoaren produktu solidarioz osatutako kit bat lortuko du.
Zuen argazkiak bidaltzeko epea 2015eko abuztuaren 31n bukatzen da eta Facebooken argazkiei boto emateko epea irailaren 15an.

Oraindik Pulmonitorik ez baduzu, Federazioari 8 euroko dohaintza eginez lor dezakezu + bidaltze-gastuak (7 euro MRW – 3.50 euro postetxez) web orri honen bidez:

http://fibrosisquistica.org/donaciones.php
Parte hartu eta zure lagunak parte hartzera animatu.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments