Eroskiren zentimo solidarioek 43.087,90 € bildu dituzte Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartearentzat

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea Arnasa

14 Urr, 2022
donaciones-eroski

Eroskik bultzatutako “Gaixotasun arraroak dituzten pertsonentzako laguntza” proiektuaren barruan, 179.312,70 € biltzea lortu da 1.227.536 pertsonek egindako dohaintzari esker. Horietatik, 43.087,90 € Euskadiko Fibrosis Kistikoaren Elkarteaeri zuzenduko dira.

Proiektuaren helburua gaixotasun arraroak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioaren (FEDER) eta Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartearen (ARNASA) bitartez. Kanpaina honetan lortutako laguntzarekin, 5.120 pertsonari lagunduko zaiela uste da.

EROSKIren Zentimo Solidarioen Programa

Kooperatibako Bezero Bazkideek hautatutako kausa sozial desberdinei laguntza iraunkorra eskaintzeko plana da, eta kutxatik pasatzean zentimo batzuk emanez parte hartu dezakezu.

Orain arte 33 kanpaina egin dira, eta horietan 3.638.900 € bildu dira 24.588.197 pertsonen dohaintzen bidez.

Informazio gehiago

Kausa guztiei ekarpenak egiten jarraitzera animatu nahi zaituztegu, elkarte guztientzat laguntza mota hau ezinbestekoa da eta pertsona askoren bizitzak aldatu eta hobetu daitezke.

Eskerrik asko dohaintzak eman dizkiguten guztiei eta Eroskiri ekimen honetarako aukeratzeagatik.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments