“Adopta un fago” kanpaina

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea fqeuskadi

19 Urr, 2022
fago

Fibrosi Kistikoaren Espainako Federazioaren “Adopta un fago” kanpainak bakterio erresistenteen aurkako fagoak ikertzeko eta Espainian medikuntza pertsonalizatua ezartzeko diru ekarpenak lortzea du xede.

Antibiotikoen gaizki erabiltzeak bakterioen larrialdia eragin du mundu mailan. Horrela jarraituz gero, 1928a baino lehenagoko egoera hautematen da; izan ere, antibiotikorik ez zegoenez, populazioak heriotza handiak jasaten zituen edozein bakterio patogenoren agerpenaren aurrean.

Zer dira fagoak?

Fagoak bakterioei erasotzen dieten birusak dira. Oso espezifikoak dira aukeratutako bakterio-espeziearentzat. Fagoterapiak medikuntza pertsonalizatua eta eraginkorra eskaintzen du, pazienteen bakterio patogenoen aurkako fagoetan oinarritua.

Diru bilketa

Ikerketarako fondoen bilketa honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Bertan, emaile bakoitzak, bere elkartasunagatik, hartutako fagoaren marrazki bat jasoko du bere dohaintza ziurtagiriarekin batera.

Zuen bakterioentzako fago bat adoptatzea nahi duzue? Bizitzak salbatzen lagunduko diguzue? Fago baten marrazkia bidal dezakezue adoptatua izan dadin. Horrela, guztion artean gure helburu berria lortzeko bidea egingo dugu, Kafrio eta COVIDaren aurkako txertoarekin egin dugun bezala.

Bidali zuen marrazkia adoptaunfago@gmail.com helbidera, eta partekatu dezakezue zuen sare sozialetan, #adoptaunfago traola erabiliz.

Nahiz eta kanpaina Fibrosi Kistikoaren kolektibotik abiatzen den, EZ da soilik guretzat, tratamendu-jomuga biztanleria osoa baita. Edonork jasan dezake antibiotikoekiko erresistentea den infekzioa, eta, horregatik, edonork adoptatu dezake fago bat.

 

Animatu eta parte hartu!

adopta un fago
dibujo-fago

Interesgarria izan daiteke

0 Comments