943 327 239 - Móvil - 648128445 - Paseo Zarategi 100 - 20015 Donostia fqeuskadi@gmail.com

Arnasa (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea) elkartearen jai solidarioa egingo da zapatuan [uztailak 9], Ondarroako Musika Plazan eta frontoian, Fibrosi Kistikoa duten pertsonen eta familien alde.

Ondarroako herriak babes handia eman izan ohi dio beti elkarteari, eta egin dituzten ekimenetan herritarren aldetik erantzun ona jaso dutela nabarmendu dute Noemi Uribe eta Aitzol Etxaniz Arnasa elkarteko ordezkari ondarrutarrek. “Ondarroa jaia egiteko leku aproposena iruditu zaio elkarteari. Ondarrutarrek orain arte zenbat lagundu duten ikusita, jai solidario hau euren borondatea eskertzeko ere izango da”.

Arnas fisioterapia Fibrosi Kistikoa dutenentzat bizi kalitate on bat mantentzeko ezinbeteko zutabea da, eta jaiaren helburu nagusietako bat ere fisioterapia saio horiek gehitzea ere izango da. Hala, jai solidarioan batzen den dirua, arnas fisioterapiara bideratuko da. “Erakundeen aldetik arnas fisioterapia saioentzako nahikoa laguntzarik ez dugu jasotzen, eta fisioterapia saio horiek bermatzeko izango da dirua, batez ere. Horrelako jaialdiei esker, nahikoa aurrerapen lortu ditugu”.

Puzgarriak, pailazoak, magoak, xaboi ponga erraldoiak, musika eta askoz gehiago egongo dira zapatuan Musika Plaza eta inguruetan. Goizean, besteak bste, gymkhana edo oztopo zirkuitu bat egingo da.

“Momentu batez parte hartzaileak fibrosia edo beste edozein zailtasun berezi duen pertsona baten azalean jarri nahi ditugu, oztopo bat bestearen atzetik gainditzearen egoeran jarri daitezen”.

Horrez gain, egun osoan, kamiseta postua eta informazio gunea ere zabalik egongo dira jai gunean. Fibrosi Kistikoa duten pertsonek eta haien senideek gaixotasuna ezagutzera emango dute, eta baita gaixotasuna dituen eraginen inguruan sentsibilizatu. “Gaixotasuna ikustarazteaz gain etorkizun bat dugula ospatzeko jaia izango da”

 

fiestaondarroa

Arratsaldean, ostera, beste hainbat ekimen egingo dira.

Besteak beste, xaboi burbuila erraldoien ikuskizuna egingo da, eta nahi duenak burbuilak egiteko aukera izango du. “Balda txikiak prestatuko dituzte, eta umeek sokak hartuta burbuilak egiteko aukera izango dute”.

Iluntzean, tombola solidarioa ere egiteko asmoa ere badutela azaldu dute Uribek eta Etxanizek. “Egun osoan tombolako zenbakiak salgai jarriko ditugu jai gunean, eta iluntzean, hainbat sari lortzeko aukera egongo da Arnasa tombolan”. Era berean, argazki erraldoia aterako dutela ere aurreratu dute, eta herritarrei Arnasako kamisetekin soinean agertzeko deialdia egin diete.

Jaia borobiltzeko, DJ Elepuntogaz eta Tiritatxogaz gerriak astitzeko aukera edukiko dute iluntzean Musika Plazara hurreratzen direnek.

EGITARAUA:

11:00. Gymkhana (adin danentzako), Musika Plazan.
12:00. Puzgarriak eta umeentzako txokoa, frontoian.
Arratsaldean. Puzgarriak, frontoian.
17:00. Ponpa erraldoiak.
19:00. Irrien lagunak eta Hodei magoa.
20:00. DJ Elepunto.
Egun osoan. Kamiseta postua eta informazio gunea zabalik egongo da.

ARGAZKIAK

 

 

ARGAZKI GUZTIAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO:HITZA
 

PRENSA-ARTIKULUA: HITZA

Hau berri libre dago: Español

JORNADA FQ EUSKADI 2017 "DANDO ALIENTO A LOS BESOS SALADOS"Toda la información