“Ariketa Fibrosi Kistikoaren sendagaia da” gida.
Kirola eta ariketa fisikoa fibrosi kistikoaren tratamenduekin bat egitearen garrantzia orain dela urte gutxi ulertze hasi da, batez ere Margarita Perez doktorearen ikerketaren ondorioz “Ariketa fisiko programa baten manakuntza FK duten umeentzat. Haren eragina birika edukieran eta osasunean bertan”.
Horregatik, Espainiako Fibrosi Kistikoaren Federazioak Margarita Perezen konfiantza jarri du gida hau antolatzeko. Oso berria da gure ustez gaur egun ez dagoelako puntu hauek hain espezifikoki ukitzen dituen publikaziorik. Ariketa fisikoa eta kirola nola sartu FK duten pertsonen egunerokotasunean eta nola egin zuzen.
Gida, apirilaren 10ean aurkeztu zen Madrileko Europar Unibertsitatean eta gaur egun argitaratuta dago.
Bertan, 100 pertsona baino gehiago egon ziren, haien artean Jesus Clemente Espainiako Fibrosi Kistikoaren Federazioko lehendakariordea eta Fibrosi Kistikoa duen pertsona; Sergio Calvo, Madrileko Europar Unibertsitateko Doktoretza eta Behaketa Eskolaren zuzendaria; Margarita Perez doktorea, liburuaren koordinadora, Medizinan doktorea eta Ariketa Fisikoan eta Kirola sendagai gisa aditua; eta Breixo Castro, Fibrosi Kistikoa duen gaztea, liburuan agertzen den bizipen bat kontatzen du.
Gida hau FK duten ume, gazte eta helduei eta haiekin lan egiten duten profesionalei informazioa emateko diseinatu da. Ariketa fisikoaren garrantzia pertsona hauentzat eta ariketa fisikoa patologia honetan nola suspertu.
Helburua tresna honen onurak ezagun egitea da, gure izaera fisikoa ahalik eta hoberen mantentzeko gure gaixotasunaren igarpena hobetzeko.
Federazioan eska dezakezue paperean (tel: 96 331 82 00, e-mail: fqsecretaria@fibrosis.org) 5 euroko diru-laguntzarekin + bidaltze-gastuak aparte.
Bidaltze gastuak 2 eurokoak izango dira posta bidez edo 4’50 eurokoak ziurtagiria nahi baduzu.
Ordainketa (diru-laguntza + bidalketa-gastuak) Paypal bidez, diru transferentzia bidez edo kreditu txartel bidez egin beharko da honako helbide honetan http://fibrosisquistica.org/donaciones.php
honako datuekin: izena, bidaltze helbidea eta telefonoa.
[wpfilebase tag=file id=18 /]
0 Comments