Valentziako Erkidegoko FQ Elkarteak fibrosi kistikorako gune inklusiboa webinarra antolatu du

logo arnasa sin fondo

Argitaratzailea Arnasa

2 Api, 2025

Valentziako Erkidegoko Fibrosi Kistikoaren Elkarteak (AFQCV), Serunionekin eta Fibrosi Kistikoaren Espainiako Federazioarekin (FEFQ) bat eginda, webinar bat antolatu du eskola-jantokietan fibrosi kistikoa behar bezala kudeatzeak nolako garrantzia duen aztertzeko, patologia hori duten haurrek zerbitzu hori baldintza berdinetan eta beren beharretara egokituta izango dutela bermatuz.

Ekimen hau AFQCVk eta Serunionek sinatu berri duten lankidetza-hitzarmenaren esparruan sortu da. Enpresa hori sukaldaritza kolektiboan espezializatuta dago, eta jangeletan, ospitaleetan, egoitzetan eta enpresetan elikadura-zerbitzuak ematen ditu, elikadura osasungarriarekin eta inklusioarekin konpromiso sendoa hartuta.

«Jantoki bat baino gehiago: fibrosi kistikorako gune inklusiboa» izeneko webinarra  Apirilaren 9an arratsaldeko 17:30etan ospatuko da, ondorengo hizlarien parte-hartzearekin, non beraien esperientzia eta ezagutza partekatuko duten.

 -Ana Gómez-Lechón, AFQCVko presidentea eta FEFQko zuzendaritza-batzordeko kidea.

-Beatriz Monfort, AFQCV ko psikologoa.

-Andrea Lopez Serunion Levanteko nutrizio departamenduko arduraduna.

-Raul Larriba Serunioneko eta AFQCVko nutrizionista.

Ekitaldi hau, Fibrosi Kistikoa duten estatu mailako familiei zuzenduta egongo da, baita hezkuntza eta osasun arloko profesionalei ere.

 Bertan sartu ahal izateko, ondorengo link honen bidez izango da.

Interesgarria izan daiteke

0 Comments

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.