Gizarte laguntzak transplante prozesuetan:
Legearen arabera, transplante prozesuan dagoen orok dauka laguntza hauek jasotzeko eskubidea, erreferentziazko zentrora lekualdatzeetan eta gaixotasunak eragindako edo onen ondorioz sortutako osasun arreta beharrak asetzeko.
Behin biriketako transplanterako itxaron zerrendan zaudenean, Valentziatik kanpo bizi bazara eta Valentziako La Fe Ospitalean hasi baduzu transplante prozesua, ostatu eta desplazamendurako dirulaguntza jasotzeko eskubidea duzu.
LAGUNTZAK HURRENGOAK DIRA:
-Egunean 36 € gaixoa eta laguntzailearen mantenurako, gaua bertan pasa behar badute edo gaixoa ospitaleratua badago.
– Egunean 6€ pertsonako, kanpo-kontsultetara joaten denaren eta laguntzailearen ostatu eta mantenurako.
-Garraioak: Lekualdatzea ordaintzen da, bai kilometraia edo garraio zerbitzua (Trena, autobusa…)
ZER BEHAR DUZU:
-Lekualdatze eta mantenu gastu itzultze eskaria (Web orri honetako Dokumentu atalean deskarga dezakezu)
– Titularrak zinatutako laguntzaileen mantenu ficha (Web orri honetako Dokumentu atalean deskarga dezakezu)
– SIP-aren fotocopia
-Transplante itxaron zerrendan sarrera data. Zure medikuak emango dizu.
HEMENDIK AURRERA EGIN BEHAR DUZUNA:
- Mantenu eta ostatuko faktura original guztiak gorde.
- La Fe Ospìtaleko Gizarte Langilearekin kontaktuan jarri
Valentziako Fibrosi Kistikoaren elkarteak transplante prozesurako hurrengo zerbitzuak ditu:
- FQ duten pertsona eta hauen senideentzako harrera pisua. Espainiako FQ elkarteak pisu bat dauka espresuki behar honi erantzuna emateko.
- http://www.fibrosisquistica.org/index.php?pagina=generador&generador=7
- FQ duten gaixoen senideentzako harrera logela Elkartean.
- Laguntza psikologikoa transplante prozesuan zehar. Ps-valencia@hotmail.com
- Gizarte Langilearen aholkularitza zerbitzua transplante prozesuan zehar. fibrosistsval@hotmail.com
FQ EUSKADI.
0 Comments