Elkartasun elkartea

 

logofq paint

 

FQ Euskadiko elkartearen jarduerak Fibrosi Kistikoa duten pertsonen, haien familia eta inguruaren bizitza kalitatea hobetzea dute helburu. Hiru lerrotan laburtu genezake:

Gurutzetako Ospitalean Fibrosi Kistikoa duten pertsonentzat unitate bat lortzea, Europako eta Amerikako hainbat organismoetan eskatzen diren protokoloak betetzen dituena eta FK duten pertsonei laguntza kalitatea eskaintzen diena. Horrela egunerokotasunari errazago aurre eman diezaiokete.

-Ikastolekin harremanetan egon arnas-fisioterapia posible izateko eskola-adina duten pertsonentzat(16 urte arte)

-Etxean fisioterapia egitea lortzea hala behar duten pertsona guztiei.

*HELBURU HAUEK LORTZEKO EDOZEIN MOTATAKO LAGUNTZA ONGIETORRIA IZANGO DA.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI