
Europako Batzordeak Alyftrek botika onartu du, egunean behin emateko Vertex modulatzaile berria
Vertex Pharmaceuticals laborategiak iragarri duenez, Europako Batzordeak astelehenean onartu zuen Alyftrek modulatzaile berria(deutivacaftor/tezacaftor/vanzacaftor) merkaturatzea, fibrosi kistikoa duten 6 urtetik gorako pertsonak tratatzeko, CFTR genean gutxienez I. motakoa ez den mutazio bat badute.
Alyftrek egunean behin hartzen den lehen CFTR modulatzailea da. Duela gutxi egindako inkesta batean, medikuen % 75ek, gutxi gorabehera, jakinarazi zuen dosifikazio egokiago bat fibrosi kistikoa duten pertsonentzat asebete gabeko behar oso garrantzitsua dela.


0 Comments